ANDOAINGO INAUTERIAK 2014

Andoaingo Inauterien Egitaraua 2014 Andoaingo Inauterietako Jaiak direla eta antolatu diren ekitaldien egitaraua. Otsailak 27, OSTEGUN GIZENA: 15:00: Neska-mutiko guztiak joan bitez MOZORROTUTA beren ikastetxeetara. 3-7 urte arteko umetxoak ikastetxean bertan geldituko dira. Bertan, galletak eta gozo...

Jarraitu irakurtzen | Seguir leyendo →

Andoaingo Inauteriak 2014

Andoaingo Inauterien Egitaraua 2014
Andoaingo Inauterietako Jaiak direla eta antolatu diren ekitaldien egitaraua.

Otsailak 27, OSTEGUN GIZENA:

Andoaingo Inauteriak 201415:00: Neska-mutiko guztiak joan bitez MOZORROTUTA beren ikastetxeetara.
3-7 urte arteko umetxoak ikastetxean bertan geldituko dira. Bertan, galletak eta gozokiak banatuko zaizkie.
Gero, 8-12 urte arteko ikasle guztiak Bastero Plazan elkartzeko, honako leku hauetatik irtengo dira:
LA SALLE-BERROZPEko haurrak, Gora Kaletxiki Txarangarekin batera, Kaletxikitik.
IKASTOLA eta ONDARRETA ikastetxeetako haurrak, beraien ikastetxeetatik.

15:15: Ikastetxe guztiak elkarrekin KALEJIRAN abiatuko dira Gora Kaletxiki txaranga eta Dultzaineroek lagunduta.
Ibilbidea: Juan Bautista Erro, Kaleberria (Sabadell banketxeraino), Zumea kalea, Kale Nagusia osoa eta. zuzenean Goikoplazara.
Eguraldi txarrarekin, Ondarreta ikastetxeko jolasleku estalian.
GURASOAK ere anima zaitezte eta. mozorrotu!
Kalejira amaitu ondoren Goikoplazan gozoki eta galletak banatuko dira.

16:15: Dantza Jaia Goikoplazan Gora Kaletxiki txarangarekin eta Dultzaineroek lagunduta.
Eguraldi txarra egingo balu, Ondarreta ikastetxeko jolasleku estalian.

17:30-20:00: BELDURRAREN ETXEA Gizarte Zerbilzuetako “Anbrosia Olabide” Egoitzan. Gazte Lokalean.

18:00: Maskara Lehiaketaren SARI BANAKETA Urigain Kultur Etxean.
Erakusketa:
Otsailak 27 eta 28, eta martxoaren 3an 17:00etatik 19:30etara.
Martxoak 1, 10:30etik 13:30etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Otsailak 28, ostirala:

18:30:Udal Musika Eskolaren KONTZERTU BUFOA Bastero Kulturguneko Auditorioan.

19:30: KARAOKEA Gizarte Zerbitzuetako “Anbrosia Olabide” Egoitzan. Gazte Lokalean.

20:00: Koadrilen arteko AFARIA Gizarte Zerbitzuetako “Anbrosia Olabide” Egoitzan. Gazte Lokalean.

Martxoak 1, larunbata:

11:30: BURUHANDI ETA ERRALDOIEN Konpartsa.
Ibilbidea:Gizarte Zerbitzuetako “Anbrosia Olabide” Egoitzatik irten, Kale Nagusia, Zumea kalea eta Zumea Plaza.

12:00: MOZORROAK nahiz KONPARTSAK kalez kale ibiliko dira herrian zehar.

12:00-13:15: SOINUAK Musika Eskolako ikasleen KALEJIRA.
Ibilbidea: Eskolatik atera, Doktor Huizi, Bastero Plaza, Kale Nagusia eta Zumea Plaza. Itzulera Kale Nagusitik Goikoplazara.

17:00: Konpartsa eta mozorro guztiak INAUTERI DESFILEAri hasiera emango diote Gora Kaletxiki txarangarekin.
Ibilbidea: Txitibar Plazatik aterako da Goikoplaza arteko bidea egingo duelarik.
Ondoren txaranga eta konpartsak ibiliko dira 20:30ak arte.

23:00-03:00: GAZTE JAI DISKO FESTA Nafarroa Plazan.

Martxoak 2, igandea:

09:30: Diana Andoaingo DULTZAINEROEKIN.

12:00: INAUTERIAK JARRAITZEN DU! Mozorroak nahiz Konpartsak kalez kale ibiliko dira herrian zehar.

17:00: TXONDATATXONDAI DIBERTSIO ETA JAI taldearekin HAUR FESTA Nafarroa Plazan.
Eguraldi txarrarekin, Ondarreta ikastetxeko jolasleku estalian.

18:30: SARDINAREN SEGIZIOA Goikoplazatik irtengo da Gora Kaletxiki Txarangarekin.
Ibilbidea: Goikoplaza, Kale Nagusia, Zumea kalea, Zumea Plaza. Handik bueltan Kaleberria, Juan Bautista Erro eta Goikoplaza.
Segizioan PARTE HARTZEN DUTEN GUZTIAK lutoz jantzita eta kandela eskuan dutela joango dira.

19:30: SARDINAREN EHORZKETA Goikoplazan.

Inauterietako giroa herrian nabari eta zabal dadin Jai Batzordeak etxeetako balkoiak eta leihoak globoz eta koloretako oihalez janztera animatzen ditu Andoaingo bizilagunak.

Andoaingo Inauteriak 2014

 

Andoaingo inauteriak 2014 egitaraua

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.