Anoetako Jaiak

Anoetako Jaiak 2014 Egitaraua: Ekainak 13, ostirala: 22:30: Anoetako Anitz Dantza Taldearen emanaldia kiroldegian. Loatzo Musika Eskolak, herriko musikariek eta bertsolariek hartuko dute parte. Ekainak 14, larunbata. KUADRILLEN EGUNA: 10:00: Herri Krosa umeentzat plazan, eta segidan helduentzat. 12:0...

Jarraitu irakurtzen | Seguir leyendo →

Anoetako Jaiak 2014

Anoetako Jaiak 2014

Egitaraua:

Ekainak 13, ostirala:

22:30: Anoetako Anitz Dantza Taldearen emanaldia kiroldegian. Loatzo Musika Eskolak, herriko musikariek eta bertsolariek hartuko dute parte.

Ekainak 14, larunbata. KUADRILLEN EGUNA:

10:00: Herri Krosa umeentzat plazan, eta segidan helduentzat.

12:00: Kuadrillen eguneko txupinazoa eta kalejira.

14:00: Kuadrilen bazkaria frontoian.
Kuadrilla bakoitzak bere platerak, mahai tresnak, basoak eta ezpainzapiak eraman ditzala. Zero zabor filosofiari jarraituz, saiatu mesedez paperezko edo plastikozko materialak saihesten.

16:30: Kuadrillen arteko jokoak plazan.

19:00: Kuadrillen poteo animatua, Skandaluerekin.

21:00: Kuadrillen afaria frontoian.

23:30: Tximeleta erromeria taldea plazan.

Ekainak 15, igandea. DANTZARI TXIKI EGUNA:

10:00: Eskualdeko herrietako dantza taldeen kalejira.

12:00: Kultur Aniztasunaren Azoka plazan, jatorri desberdinetako anoetarren partaidetzarekin.

12:30: Dantza taldeen emanaldia plazan.

17:00: Zaldi Lasterketa kiroldegi ondoan, Gurdi Kooperatiba Elkartearen laguntzaz.

18:30: Dantza emanaldia: Jatorri desberdinetako anoetarren dantzak. Anitz Dantza Taldeak ere parte hartuko du.

Bitartean: Taloak dastatzeko aukera izango da.

Ekainak 18, asteazkena:

18:55: Herriko Txalapartariek Kukuaren etorrera iragarriko dute plazan.

19:00: Herriko plazan Txupinazoa, Kukuaren Jaitsiera kanpai hotsekin eta Danborrada, Loatzoko Txarangarekin.
Pregoilariak: Anoetako Gazte Asanbladako belaunaldi desberdinetako partaideak, gaztetxearen XV. urtemugaren harira.

20:00: Sardina jatea plazan, Kuku Elkarteak antolaturik eta Loatzoko Trikitilariek alaiturik. (Sei sardinen platerkada: 1€).

23:00: Ai Ene! Erromeria taldea plazan.

Ekainak 19, osteguna. KORPUTS EGUNA, UMEEN EGUNA, MOZORRO EGUNA:

Egun honetan barraken prezioa merkeagoa izango da.

10:30-13:30: Ume eta gaztetxoentzako parkea plazan.

17:00: Irrien Lagunak-en ikuskizuna plazan: Arrantzara Dantzan!

18:00: Txokolate jatea plazan, Anoetako Osinzulo Jolastoki Elkarteak antolaturik.

18:45: Buruhandi eta erraldoien kalejira herriko txistulariekin.

21.00: Saiheski jatea plazan, Anoetako Ezker Abertzaleak antolaturik. Tiketak salgai herriko taberna guztietan.

00:00: Iratzar erromeria taldea plazan.

Ekainak 20, ostirala:

10:00: XVII. Esku Pilota Herri Txapelketa Finalak. Udal Pilota Eskolak antolaturik.

11:00: Herriko jubilatuen arteko toka txapelketa plazan, Alkartasuna Elkarteak antolaturik.

12:30: Apar festa plazan, umeentzat.

18:00: Loatzoko ikasleen kontzertua plazan.

19:00: Anoetako Musikazaleon kalejira.

19:30: Buruhandi eta erraldoien kalejira herriko txistulariekin.

22:30: Bertso Saioa frontoian.
Bertsolariak: Miren Amuriza, Angel Mari Peñagarikano, Uxue Alberdi, Igor Elortza,Alaia Martin eta Iker Zubeldia.
Gai jartzailea: Amaia Agirre.

00:30: Ki Sap eta Aaron.D.Selekta taldeen kontzertua plazan.

Ekainak 21, larunbata. GAZTEEN EGUNA:

11:00: Ume jolasak plazan, Kulki Taldearekin: Artzain Jolasak.

12:30: Buruhandi eta erraldoien kalejira herriko txistulariekin.

15:30: Mus txapelketa Giraldo tabernan.

17:30: Herri Kirolak plazan.

18:30: Gazteen kalejira dantza eginez.

21:00: Herri afaria frontoian.
Izen-ematea: ekainaren 13ra arte Udaletxean edo Liburutegian.
Kuadrilla bakoitzak bere platerak, mahai tresnak, basoak eta ezpainzapiak eraman ditzala Zero zabor filosofiari jarraituz, saiatu mesedez paperezko edo plastikozko materialak saihesten.

23:30: Gazteen dantza plazan.

Ondoren, kontzertua plazan: Tajon Prieto Y Los Kuajolotes.
Ondoren, Dj Bag.
Laguntzaileak: Orbinox eta Aburuza Eraikuntzak.

Ekainak 22, igandea:

11:00: Txantxariak: Jolas Musikatuak umeentzat.

12:30: Buruhandi eta erraldoien kalejira herriko txistulariekin.

17:00: Pala txapelketako finalak frontoian, Kuku Pilota Elkarteak antolaturik.

19:00: Sagardo dastaketa, txorizo egosia eta gazta pintxoekin, Kuku Elkarteak antolaturik.

19:00: Erromeria plazan, Imuntzo eta Belokirekin 20:30ak arte.

21:00: Kukuaren Igoera Kanpandorrera.

23:00: Imuntzo eta Belokiren jarraipena.

Anoetako Jaiak 2014 | Egitarau osoa

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.