Bertso eguna 2013

Datorren larunbatean, Urtarrilak 26, Bertso eguna ospatuko da Donostian. Egun osoko festa izango degu. Hiru ekitaldi nagusi izango ditu Bertso Egunak: 1. 12:00etan, Donostiako kaleetan: Bulebarrean, Bretxan eta Konstituzio Plazan. Sei bertsolari izango dira: Anjel Mari Peñagarikano, Julio Soto, Manex...

Jarraitu irakurtzen | Seguir leyendo →
Datorren larunbatean, Urtarrilak 26, Bertso eguna ospatuko da Donostian.
Bertso eguna 2013
Egun osoko festa izango degu.

Hiru ekitaldi nagusi izango ditu Bertso Egunak:

1. 12:00etan, Donostiako kaleetan: Bulebarrean, Bretxan eta Konstituzio Plazan.

Sei bertsolari izango dira:

  • Anjel Mari Peñagarikano,
  • Julio Soto,
  • Manex Agirre,
  • Malen Amenabar,
  • Nerea Ibarzabal
  • eta Odei Barroso.

Saio bana egingo ditue Bulebarreko erlojuan eta Bretxako merkatu parean.

Ekitaldi nagusia Konstituzio plazan izango da, bertan, Haatik konpainiako dantzariekin batera arituko dira.

2. 18:00etan, ekitaldia Kursaaleko Areto Nagusian.

Hamabi bertsolari izango dira:

  • Beñat Gaztelumendi,
  • Etxahun Lekue,
  • Jexux Mari Irazu,
  • Ramuntxo Christy,
  • Jon Maia,
  • Ander Solozabal,
  • Igor Elortza,
  • Maialen Lujanbio,
  • Jone Uria,
  • Andoni Egaña,
  • Eneko Lazkoz
  • eta Uxue Alberdi.

Iñaki Gurrutxaga eta Aitzol Barandianek bertso jarriak abestuko dituzte.

Gizakiak bizitzan zehar aurre egin beharreko krisiak izango ditu ardatz Kursaaleko ekitaldiak.

Horixe da aurten Bertso Eguneko kartelean azaltzen den haustear den sokak adierazi nahi duena.

Ekitaldian zehar artista konbidatuak izango dira.

3. Eta 21:00etan, afaria eta jaia Nineu jatetxean.

Bat-bateko bertso saio sorpresak eta Karma taldearen emanaldia izango dira.

Karma Maddalen Arzallus eta Maialen Velarde bertsolarien musika taldea da, erromeria girokoa.

Afarirako sarrera guztiak salduta daude, baina arratsaldeko saiorako sarrerak salgai daude  www.bertsosarrerak.eu webgunean, 12 € Bertsozale Elkarteko bazkideentzat eta 18€ gainontzekoentzat.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.