Bertso eguna 2014

Bertsozale Elkarteak, Donostiako Udalarekin elkarlanean, urtero urtarrilaren amaieran antolatzen du Bertso Eguna. Egun osoko festa izan ohi da: goizean bertsolariak kantuan aritzen dira Donostiako kaleetan, arratsaldez ekitaldi nagusia izaten da Kursaaleko Areto Nagusian eta jarrian afaria eta festa....

Jarraitu irakurtzen | Seguir leyendo →

Bertsozale Elkarteak, Donostiako Udalarekin elkarlanean, urtero urtarrilaren amaieran antolatzen du Bertso Eguna.

Egun osoko festa izan ohi da: goizean bertsolariak kantuan aritzen dira Donostiako kaleetan, arratsaldez ekitaldi nagusia izaten da Kursaaleko Areto Nagusian eta jarrian afaria eta festa.

Bertso eguna 2014

“Azalera” lelopean, generoa izango da aurtengo Bertso Egunaren sakoneko gaia eta 55 bertsolarik eta beste 9 kultur sortzailek zein taldek hartuko dute parte goizetik gauera egingo diren hiru ekitaldi nagusietan.
Bertso Egunak formatu ezberdinetako saioak eskainiko ditu egun osoan zehar Donostian.

Egunari hasiera emateko, goizeko 12:00etan bertso-poteoa abiatuko da Alde Zaharreko kaleetan barna.

Arratsaldeko 18:00etan jaialdi nagusia egingo da Kursaalen. Bertan 12 bertsolarik kantatuko dute: Maialen Lujanbio, Nerea Elustondo, Amets Arzallus, Uxue Alberdi, Rosi Lazkano, Igor Elortza, Onintza Enbeita, Maddi Ane Txoperena, Beñat Gaztelumendi, Ainhoa Agirreazaldegi, Saioa Alkaiza eta Iñaki Gurrutxaga.

Iraia Eliasek aurkeztuko du jaialdia, eta berau izan da arratsaldeko emanaldiaren zuzendari artistikoa. Saioan zehar beste hainbat artistak ere hartuko dute parte: Miren Gaztañaga eta Ainhoa Alberdi aktoreek, Judith Monterok saxoaz, Allarte oihal eta dantza taldeak, eta Maddi Oihenart abeslariak.

Egunari amaiera emateko 700 lagunentzako afaria eta afalosteko “saio ganberroa” izango dira.
22 lagunek hartuko dute parte afalosteko saioan eta amaitzeko Laket taldearekin erromeria izango da.
Aurten lehen aldiz afaria Manteo kiroldegian egingo da.

Sarrerei dagokionez, Bertso Eguneko arratsaldeko ekitaldia ikusteko azkeneko sarrerak salgai dira www.bertsosarrerak.eu atarian.
Bihar ez da Kursaaleko salmenta lehiatila irekiko. Afaritarako sarrera guztiak saldu dira jada.

Bertso Egunera hurbiltzerik ez duten bertsozaleek telebistaz ikusteko aukera izango dute. ETB1-ek arratsaldeko saioa osorik eskainiko du larunbatean bertan, gaueko 22:00etan.

Sarrerak salgai: www.bertsosarrerak.eu

Argibideak: 943 694129

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.