Egiako V.SudurKrossa 2014

Egiako V. Sudur Krossa 2014ko apirilaren 5ean burutuko da. Gladys Enea parkea korrikalari sudurzalez beteko dugu beste behin ere!! Hona hemen Info 7 Irratian entzungo den Sudur Krossari buruzko iragarkia! http://www.sudurkrossa.com/wp-content/uploads/2014/03/sudur-krossa-2014.mp3 Eta Gipuzkoar Atleti...

Jarraitu irakurtzen | Seguir leyendo →

Egiako V. Sudurkrossa 2014

Egiako V. Sudur Krossa 2014ko apirilaren 5ean burutuko da.
Gladys Enea parkea korrikalari sudurzalez beteko dugu beste behin ere!!
SudurKrossa

Hona hemen Info 7 Irratian entzungo den Sudur Krossari buruzko iragarkia!

Eta Gipuzkoar Atletismo Federazioak argitaratu duen lasterketa herrikoien liburuxkan aurki ditzakezuen informazioa.

Sudurkrossa

ZER da SudurKrossa:
lasterketa herrikoia
NON ospatzen da:
Donostia, Egiako Gladys Enea parkean
NOIZ izango da:
apirilak 5-ean

eta ZERGATIK???:
sudur-puntan jarri zaigulakoIZEN- EMATEA:

  • Interneten
  • Egiako Kata tabernan
  • LAISTER Kirol dendetan
  • U-51 kirol dendetan

 

Ibilbidea ZENBATekoa:
6 Km.

Hona hemen SudurKrossaren ibilbidea.

Sudurzaleon lasterketaren bosgarren urteurrena ospatzeko, mozorro lehiaketa antolatu degu, mozorrorik hoberenak garaikurra jasoko duelarik.

Partaide guztiek opariak jasoko dituzte, eta sari mordoen zozketak burutuko dira ohikoa den sari banaketa eta luntx goxoaren ostean.

Egiako V. Sudurkrossa 2014- Sudur Txiki Lasterketa

Aurten ere, haurrei zuzenduta II. SUDUR TXIKI LASTERKETA izango dugu.
Txikien lasterketa arratsaldeko 16:00etan hasiko da, helduak baino ordubete lehenago.
Lasterketa honek helburutzat haurrak eta kirola lotzea du, beraz ez da sailkapenik egongo.
Parte hartzeko adin muga 1-12 urterainokoa da.

Haurren adinen arabera, ibilbide ezberdinak izango dira, denak guztiz lauak.
10-12 urteko haurrei zuzenduta ibilbide uzeena 900 metrotakoa.
Txikitxoenek berriz, gutxi gora behera 50 metrotako ibilbidea osatuko dute, gurasoen laguntzarekin.

Parte hartzaile guztientzat opariak egongo dira, eta nola ez, bakoitzarentzat sudurtxo bat!

Izen emateak aldez aurretik Egiako Tetuan tabernan (Kata bezala ezaguna) egin daitezke, 2 euroren truke.
Epea martxoaren 5etik apirilaren 4era izango da.
Lasterketaren egunean, hasiera baino ordubete lehenago, 3 euro balioko du.

Garrantzi handikoa: Euria egingo balu, izen emate zein dortsal pegatinaren jasoketa, Trebeska dantza taldeko instalazioetan egingo ditugu, Gladis Enea parketik 100 metrotara.

Anima zaitezte zuen sema alabak Gladis Enea parkera ekartzen, iaz bezala primeran pasako dute!

Jantzi zapatilak eta izerditu sudurtxoak!

Lehia, gozamena, lagunen arteko pikea eta batez ere Egiatarrei istorikoki definitu gaituena: umore ona!
Anima zaitezte!
Jantzi zapatilak eta izerditu sudurrak!

Informazio gehigarria: sudurkrossa.com

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.