Euskarazko produktuen katalogoa

EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA Euskarazko Produktuen Katalogoa 1998. urtean argitaratu zen lehendabiziko aldiz. Euskal Herriko lurralde eta ezaugarri oso ezberdinetako hainbat herritako udalek egin dute bat euskarazko produktuak sustatzeko egitasmo honetan. Euskarazko produktuen katalogoan era askot...

Jarraitu irakurtzen | Seguir leyendo →

EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA

Euskarazko Produktuen Katalogoa 1998. urtean argitaratu zen lehendabiziko aldiz.

Euskal Herriko lurralde eta ezaugarri oso ezberdinetako hainbat herritako udalek egin dute bat euskarazko produktuak sustatzeko egitasmo honetan.

Euskarazko produktuen katalogoan era askotako produktuen berri ematen da eta zortzi ataletan sailkatuta dago:

  • aldizkariak
  • musika
  • liburuak
  • komikiak
  • informatika
  • jostailu eta jokoak
  • filmak
  • gurasoentzako materiala

 

Katalogoan hainbat produkturen erreferentzia zehatza ematen da: produktuaren izena eta irudia, egilea, adin-tartea, argitaletxea, eta gutxi gorabeherako prezioa.

Katalogoa bi euskarri ezberdinetan zabaltzen da.

Alde batetik paperezko edizioa dago: urtean behin argitaratu eta zabaltzen da

Eta bestetik, www.katalogoa.org helbidean, Interneteko edizioa dago.

Euskarazko produktuen katalogoa

Interneteko gune horretan paperezko katalogo osoa ikus daiteke, baina horretaz gain paperezkoan sartu ez diren produktu gehiago ere aurkitu daitezke, eta produktuetara edo argitaletxeetara zuzenean joateko loturak ere ematen ditu.

Maiztasunez eguneratzen da, eta urtean zehar argitaratzen diren produktuak kontsultatzeko aukera ematen du.

Iturria: zizurkil.eu web gunean ikusia

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.