Gabonetako Azoka berezia Tolosan | Feria especial de Navidad en Tolosa

GABONETAKO AZOKA BEREZIA TOLOSAN Larunbat honetan, abenduak 20, ospatuko da Tolosan: GABONETAKO AZOKA. Hiru gune erabiliko dira azoka berezia egiteko: San Frantzisko ibilbidea, Trianguloa plaza eta plaza Zaharra. Ezin ahaztu, hala ere, larunbateroko merkaturako erabiltzen direnak: Zerkausia, Berdura ...

Jarraitu irakurtzen | Seguir leyendo →

GABONETAKO AZOKA BEREZIA TOLOSAN

Larunbat honetan, abenduak 20, ospatuko da Tolosan: GABONETAKO AZOKA.

Gabonetako azoka berezia Tolosa

Hiru gune erabiliko dira azoka berezia egiteko: San Frantzisko ibilbidea, Trianguloa plaza eta plaza Zaharra.

Ezin ahaztu, hala ere, larunbateroko merkaturako erabiltzen direnak: Zerkausia, Berdura plaza eta Euskal Herria plaza.

Gabonetako azoka berezia TolosaSan Frantsisko Pasalekua

Era guztietako jakiak salgai: ahatekiak, kontserbak, gozoak, eztia, gazta …

Jakiez gain, artisauek landutako lanak ere izango dira artxibo aurrean jarritako postuetan: pilotak, bitxiak, egurrezko jostailuak, oinetakoak, makramea…

Trianguloa Plaza

Trianguloa plazan eztia, ahatekiak, gazta, txokolatea, txakoliña, ardoa… erosteko aukera izango da.

Bestalde, Tolosako dendariek ere kalera aterako dituzte beraien produktuak: jostailuak, oparitarako gaiak, kosmetika naturala, zeramika …

Era berean, Guretzako emakumeen taldeko kideek “GOZO ANITZAK” prestatuko dituzte, hau da, jatorri ezberdinetako gozoak, ondoren Triangulora hurbiltzen direnek dastatzeko.

Concurso de morcilla en la feria Especial de Navidad de TOlosa

San Blas Elkartearen laguntzarekin berriz, ODOLKI LEHIAKETA ere plaza honetan izango da. 08:00etan lehiaketan parte hartuko duten harategietako odolkiak sutan jarriko dituzte.

Momentuz, 10 partehartzailek eman dute izena:

  • 1. MUJIKA ODOLKIAK (ORDIZIA)
  • 2. JESUS Mª DEBA ODOLKIAK (EZKIO-ITSASO)
  • 3. KEPA LOIDI HARATEGIA (ORIO)
  • 4. LUIS Mª GARIKANO HARATEGIA (TOLOSA)
  • 5. OLANO HARATEGIA (BEASAIN)
  • 6. JAVIER OTEGI (ORDIZIA)
  • 7. TXARRI TXIKI HARATEGIA (AIA)
  • 8. MUÑAGORRI HARATEGIA (TOLOSA)
  • 9. SUKIA HARATEGIA (TOLOSA)
  • 10. JULIAN MUJIKA HARATEGIA (BEASAIN)

 

Lehiaketan parte hartu nahi duenak 943697521 telefonora deitu dezake ostirala arte, goizez 10:00etatik 13:00etara bitartean.

Larunbatean bertan 13:00ak aldera jakingo da aurtengo Odolki Lehiaketako irabazlearen izena.

Plaza Zaharra

Animali erakusketa antolatu da bertan: euskal txerria, enkarterrietako astoa, alpakak, azpi gorri ahuntza eta euskal oiloa.

Horretaz gain, Bidanitik etorritako euskal txerriaren produktuak salgai izango dira.

KONPOTA ASTEROKO MERKATUKO HIRU GUNEETAN.

Fronton jatetxeak prestatuta, KONPOTA banatuko zaie asteroko merkatuan egoten diren saltzaileei urte guztian egiten duten lan hori nolabait egun berezi honetan eskertu asmoz.

Horrela, bai Zerkausian, bai Berdura plazan, bai Euskal Herria plazatik eguberri garai honetan hain ezaguna den jaki hau usaintzeko aukera izango da.

Azkenik, aipatu, Zerkausian baserritar produktuekin dauden saltzaileak, Berdura plazan ditugun lore eta landare saltzaileak eta Euskal Herria plazako merkatuko saltzaileak.

Hauek ere, larunbatero bezala, asteroko merkatua izango dute.

Gabonetako Azoka Berezi honekin bukaera emango zaie aurtengo azoka bereziei…

Zatoz Tolosara!!!

Eta bazkaltzeko…
Zizurkilgo Plaza Etxeberri Jatetxean itxaroten zaituztegu!!!

Menu berezi goxo-goxoa prestatu dizuegu 20€-tan.

Egin ezazue erreserba 943 69 19 36 telefonoan!!!

 

Gabonetako azoka berezia Tolosa

FERIA ESPECIAL DE NAVIDAD EN TOLOSA

Sábado, 20 de Diciembre.

Exposición y venta de productos varios. Concurso de frutas, verduras, miel, pan, manzana reineta, queso, etc. XXI Concurso de morcilla.

La feria se distribuirá en 3 espacios: paseo San Francisco, plaza del Triángulo y plaza Zaharra, sin olvidar las habituales del mercado del sábado: Tinglado, plaza Verdura y plaza Euskal Herria.

Gabonetako azoka berezia TolosaPaseo San Francisco:

Acogerá todo tipo de productos: conservas, repostería, queso, miel, derivados del pato…

Aparte de productos alimenticios, en frente del archivo habrá puestos de artesanía: pelotas, complementos, juguetes de madera, calzado, macramé…

El proyecto Tolosa Merkat tendrá también presencia en esta feria en el paseo San Francisco con un puesto de artesanía.

Plaza del Triángulo:

En esta edición encontraremos, sobre todo, frutas y verduras.

No obstante, también se podrá adquirir queso, chocolate, vino, miel… en los diversos puestos de venta.

También los establecimientos de Tolosa expondrán sus productos: juguetes, regalos, cosmética natural, instrumentos musicales, cerámica…

Plaza Zaharra:

Esta plaza estará dedicada a la exposición de animales: euskal txerria, asno de las encartaciones, cabras “azpi gorri”, euskal oiloa…

También se podrá degustar y adquirir productos de euskal txerria de Bidania.

Y para comer…
Os esperamos en el Restaurante Plaza Etxeberri de Zizurkil!!!

Tenemos un menú muy especial por 20€.

Haz tu reserva en el 943 69 19 36.

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.