Olatu Talka | Zerkausin Piknika!

Olatu Talka Astindu hiria!!! Zerkausin Piknika! Piknik Herrikoia Tolosako Azokan Olatutalka jaialdiaren barruan Tolosako Azokan piknik herrikoia izango dugu Maiatzaren 24 ean. Goizeko 10etatik 14etara, 10 €ren truke azokako produktuez beteriko saskia erosteko aukera, zerkausiko terrazan hamaiketako e...

Jarraitu irakurtzen | Seguir leyendo →

Olatu Talka Astindu hiria!!!

Zerkausin Piknika!
Piknik Herrikoia Tolosako Azokan

Olatutalka jaialdiaren barruan Tolosako Azokan piknik herrikoia izango dugu Maiatzaren 24 ean.

Olatu Talka Zerkausin Piknika

Goizeko 10etatik 14etara, 10 €ren truke azokako produktuez beteriko saskia erosteko aukera, zerkausiko terrazan hamaiketako ederra prestatzeko.
Eguraldiak lagun badugu zerkausiko terrazan ospatuko da ekimena.
Tolosako azokan egingo den jarduera honetan, bertako produktuak dastatzeko aukera izango duzu.

Ekimenaren xedea garaian garaiko produktuen aldarrikapena egitea da, bide batez, nekazarien lana babestuz eta bultzatuz.

Era berean bi gauza lortu nahi dira, alde batetik jende gaztea azokara gerturatzea eta bestetik piknik-eko saskian egongo diren produktuak ezagutzea, eta hauek dastatzea giro lasai eta atsegin batean.

Piknik batean bi elementu izaten dira garrantzitsuak, alde batetik otordurako saskia eta bestetik mantela.

Produktu saskia:

Azokako produktuez osatutako saskia izango dugu erosteko 10 € truke.
Hau 2-3 lagunentzako osatua egongo da.
Saskian 3 errezeta proposamen egongo dira bertako produktuekin elaboratzeko, gazta, ogia, barazkiak..
Azpimarratzekoa da, produktu bakoitza ekoizlearen izenarekin eta jatorriarekin identifikatuta egongo dela.

Mantela:

BOX eko lagunekin antolatuko den serigrafia tailer batean egingo da momentu horretan bertan, barazki eta elementu ezberdinak isladatuko dituenak izango dira.

Piknik gunean beraz bertako produktuez gozatzeko eta dastatzeko aukera paregabea izango dugu.

Aldi berean zerkausiko terrazan tailer ezberdinak egongo dira, baratza tailerra, hazi bonba tailerra, errezeta liburu tailerra, umeentzako ere gune bat egokituko da, musika egongo da giroa goxatzeko (barazki truk proiektua)….

 

Piknik en el mercado de Tolosa

En esta actividad, que se llevará a cabo en el mercado de Tolosa, tendrás la oportunidad de probar los productos del lugar. Nuestro objetivo es fomentar el consumo de productos de temporada, mientras protegemos y fortalecemos el trabajo de los agricultores.

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.