Tolosako babarrunaren astea 2014 | Semana de la alubia de Tolosa 2014

Tolosako babarrunaren astea 2014 Tolosak Babarrun Jaia ospatuko du asteburu honetan. Azaroak 15-16 bitartean, Tolosan bertako produktu kuttunena omenduko dute: babarruna. Besteak beste, Tolosako babarrunaren ekoizleen lehiaketa izango da Triangulo Plazan. Bestalde, Tolosako babarrunaren gastronomia l...

Jarraitu irakurtzen | Seguir leyendo →

Tolosako babarrunaren astea 2014

Tolosako babarrunaren astea 2014

Tolosak Babarrun Jaia ospatuko du asteburu honetan.

Azaroak 15-16 bitartean, Tolosan bertako produktu kuttunena omenduko dute: babarruna.

Besteak beste, Tolosako babarrunaren ekoizleen lehiaketa izango da Triangulo Plazan.

Bestalde, Tolosako babarrunaren gastronomia lehiaketa egingo dute Zerkausian, eta indaba irabazlea hoberen prestatzen duten sukaldariak sarituko dituzte. Ondoren, indaba-jana herrikoia egongo da.

Eta bisitariek babarrunekin nolabaiteko zerikusia duten produktuak (piperrak, odolkia, ardoa…) eskuratzeko aukera izango dute Azoka Berezian. Tolosako babarrunaren astea 2014

TOLOSAKO BABARRUNAREN ASTEA 2014 – EGITARAUA

Tolosako Babarrunaren astea 2014Azaroak 15, larunbata

Tolosako Babarrunaren ekoizleen lehiaketa egingo da Trianguloa plazan.

Tolosako Babarrunak 7:30ean jarriko dira sutan.

Sari banaketa 13:00etan:

Aurtengoan ez da enkanterik izango. lakaria zozketatu egingo da

Tolosako Babarrunaren astea 2014ADEMGI elkarteak informazio gune bat izango du goiz osoan zehar.
Bertan edozeinek, bozka bidez, erakusketan daudenen artetik ekoizlerik hoberena edota gustokoena zein den adierazteko aukera izango du.
Bozkatzeko aukeraz gain, parte hartzailetako bakoitzak, zozketa bidez, lehiaketako irabazle suertatzen den babarrun lakari bat eskuratzeko moduan izango da.

Botoa eman ahal izateko euro bat ordaindu beharko da eta biltzen den dirua, ADEMGI (Gipuzkoako Esklerosi anitzkoitzaren Elkartea) elkartearentzat izango da.
Nahi adina bozka eman ahal izango da, bozka bakoitza Lakaria eskuratzeko aukera bat izango delarik.

Sari Herrikoia Boto gehien lortzen dituen ekoizleak sari bat jasoko du, herritarrek emandako saria.

Lehiaketaz gain…

09:00etatik 14:00etara Trianguloa plazan azoka berezia egingo da, eta bertan Euskal Herriko produkturik onenak, Babarrunarekin batera, erosi ahal izango dira.

Kultur Etxean 10:30etik 13:30era umeentzako tailerrak izango dira.

12:00etan Tolosako Babarrunaren Kofradiak babarrunak emango ditu dastatzera.
Beste lurraldeetako eran prestatutako babarrunak ere dastatzeko aukera egongo da.

“Tolosako Babarrunaren bidaia”-ren amaiera ere egun honetan izango da.
Erein eta aletu ondoren, dastatzearekin amaituko da bidaia.

Beste ekintza batzuk larunbaterako…

16:30ean Jose Ignacio Elolaren omenezko I. Txapelketako final laurdeneko zesta punta partiduak izango dira Beotibar pilotalekuan.

19:00etan harri-jasotze erakustaldia Beotibar pilotalekuan: Idoia Etxeberria, Aimar Irigoien, Joseba Ostolaza eta Jose Ramon Iruretagoiena “Izeta II” izango dira beraien indarrak erakusten.

Tolosako Babarrunaren astea 2014

Azaroak 16, igandea

TOLOSAKO BABARRUNAREN LEHIAKETA GASTRONOMIKOA ETA BAZKARI HERRIKOIA
Aurreko urteetan bezala, Trianguloa plazan egingo da 8:00etatik aurrera.
Pipa-hartzaile bakoitzari bezperako irabazlearen kilo bat babarrun emango zaio.

13:00etan epaimahaia hasiko da bere lanarekin eta 16:30ean jakingo da nor izan den irabazlea.
Zerkausian, 14:30ean, bazkari herrikoia, Gure Kaiola elkartearen eskutik. Prezioa, 25 euro.

Tolosako Babarrunaren Kofradiak ere bere XXV. Kapitulua ospatuko du eta hainbat ekintza burutuko dituzte.

Plaza Etxeberri Jatetxea ere…
Babarrunaren lagun!!!

Tolosako Babarrunaren astea 2014

Semana de la alubia de Tolosa 2014 / 15-16 de Noviembre

Durante varios días Tolosa rinde tributo a uno de sus productos más representativos: la alubia.

Se celebrará el Concurso de productores de la alubia de Tolosa en la Plaza del Triángulo.

Tras conocer el grano de alubia de mejor calidad en el Concurso de Productores, se celebra el concurso gastronómico para premiar el mejor plato.

Paralelamente se celebra la feria especial donde los visitantes podrán adquirir multitud de productos relacionados con la alubia (guindillas, morcillas, vino…), tendrán la ocasión de participar en la degustación de alubias, y otras innovaciones gastronómicas…

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.