Zizurkilgo XII. Antzerki Astea

Zizurkilgo Udalak XII. Antzerki Astea antolatu du. Martxoaren 17an hasi eta 21a arte luzatuko da. Bertan, hainbat motatako ikuskizunak egongo dira: txikienentzako zein helduentzako antzerki-emanaldiak, ikastetxeen emanaldiak, kale antzerkia… Valentziatik etorritako talde batek zabalduko du, hau...

Jarraitu irakurtzen | Seguir leyendo →

Zizurkilgo antzerki asteaZizurkilgo Udalak XII. Antzerki Astea antolatu du.
Martxoaren 17an hasi eta 21a arte luzatuko da.

Bertan, hainbat motatako ikuskizunak egongo dira: txikienentzako zein helduentzako antzerki-emanaldiak, ikastetxeen emanaldiak, kale antzerkia…
Valentziatik etorritako talde batek zabalduko du, haurrei zuzendutako Harriz-Harri izeneko antzezlan bereziarekin.

Antzerkia jendearengana hurbiltzeko saiakera berezia egin dute aurtengoan eta asteazkenarekin, kale antzerki saioa izango da gozagarri.

Zizurkil Antzerki Astea, Egitaraua:

  • Astelehenean, Martxoak 17:
    Harriz-harri (El Teatre de L’Home Dibuixat-Valentzia).
    HH2tik LH2ko ikasleei zuzendua, 10:00etan eta 11:30ean, Atxulondo Kultur Etxean.

  • Asteartean, Martxoak 18:
    Galtzagorriei to, Inaxito! (Lanku).
    9-11 urte bitarteko haurrentzat, 11:00etan Atxulondo Kultur Etxean.

 

Zizurkilgo antzerki astea

  • Asteazkenean, Martxoak 19:
    Ametsetan bizi. (Trapu Zaharrak).
    Kale Antzerkia 20:00etan Joxe Arregi plazan.

  • Ostegunean, Martxoak 20:
    Bikokote.
    Haurrei zuzendutako antzezlana. 17:15ean Iriarte Kultur etxean.

  • Ostiralean, Martxoak 21:
    Pedro Mª Otañoko haurrak antzezle Atxulondo kultur etxean 11:00etan.
    LH1eko ikasleek ‘Hamelingo txirularia’ antzezlana emango dute.
    LH6ko ikasleek ‘Markesaren etxea’ antzezlana taularatuko dute.
    Herriko ikastetxe guztietako haurrak joango dira euren lagunen lana ikustera.

 
Alaitz Ormazabal Kultura zinegotziak, Joxe Mari Luengo, Zizurkilgo Alakatea eta Ainhoa Larrea Kultura teknikariak aurkeztu zuten udaletxean aurtengo Zizurkilgo Antzerki Astea.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.